XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
V'GARREN EGONLEKUANZirene`ko Simon zeritzan bati eramanerazi zioten Jesus-en Gurutzea, Jauna Bera eramateko gauza ez ote ziteken bildurrez.
Ez naski, nekeaz kupiturik.
Guk ere lagundu bear diogu Jesusi, gure osasunerako ari dun lan ontan, guk ere gere aldetik egin bear baitugu alegiña, Aren nekeen balioa egotzi dakidigun.
VI`GARREN EGONLEKUAN Emakume batek Jesus`i aurpegia txukatzen dio.Beronika zalako emakume bat atera omen zitzaion jendearen artetik, aurpegitik zerion izerdia txukatzera.
Ta Jaunak oialean utzi zion aurpegiaren irudia.
Kemena bear du, ainbeste jende etsairen artean ori egiteko.
Gu ez al gera lotsatzen, Jesukristogatik aurpegia eman bear dugunean?.
Dezagun kemen gure Jaun eta Salbatzaillea nonai aitortzeko, ta ordaiñez Bere irudia ezarriko digu animen barrenean.
VII`GARREN EGONLEKUAN Jesus bigarren aldiz erortzen da.Berriz ere Gurutzearen zamak bota du lurrera.
Gu ere, zorigaitzez, bein baiño geiago erortzen gera gure pekatuetan.
Jesus altxatzen da bigarren aldian, bere bidea egiteko.
Gu ere altxa gaitezen, obenak aitortu ditugun lekutik, geiago ez erortzeko asmoetan.
Geronez aul gera, baña Jainkoaren graziak emango digu, bear dugun indarra.
VIII'GARREN EGONLEKUANNigatik ez negarrik egin
Egur ezean au gertatu ba'da, zer gerta diteke igarrean?
Bai maite gaitula Jesusek! Bere oiñazez azturik ba'lego bezala, besterenez kupitzen da.
Ikasi dezagun guk ere besteren oiñazez eta bearrez kupitzen.
IX'GARREN EGONLEKUANBerriz ere lurrera.
Ez da arritzekoa.
Ba du aski neke.
Bañan oraingoan ere altxatuko da.
Mendira igo bear du, an Gurutzean gure alde bizia emateko.
Gu ere erori oi gera irugarren aldiz, eta ainbeste ta ainbeste aldiz.
Altza gaitezen berriz eta berriz.
Ez gaitzala eroririk atzeman eriotzako orduak.